EUSKARAZ

01.07.2014 15:30

Irunen, 1954. urtean jaioa.

         Lanetarako behar duen egurra baserriko lan ezberdinetatik ateratzen duen baserritarra. Beraz, inguruko zuhaitzetatik bizi da; mozketa, lehorketa eta ondorengo lana, baserrian bertan egiten duelarik.

        Autodidakta. Koilara-egile bezala hasi , bost urtetan zehar herri ezberdinetako azoketan partehartuz. Geroxeago, hogeitahamar urtez euskal artisautzan lan egin du (argizaiolak, atabakak, kutxak…). Artisau lan hauek, ikerkuntza errealista etaparekin konbinatu zituen, imajinagintza tailak eginez. Harriari keinu batzuk ere, armarriak landuz, tresna bakarrak zizela eta mailua zirelarik. Harzuri eta igeltso kristalekin egindako lanak ere.

         Momentu honetatik aurrera  aurkezten dituen lanak, kasu batzuetan, argia eta, beste batzuetan, hutsunea bilatzen duten ibilbide txikien sorta dira. Abstraktuan murgilduta dagoen egitura edo estruktura mundu bat.

         Oholaren ikertzaile-tailagile izatetik, euskal artisautzaren ezaugarri nagusiena (taila horizontala) plano bakarrean, non trintxak, gubiak, eskoploak, xerrak…  dira erabilitako oinarrizko lanabesak, orain , motozerra erabiltzera pasatu da. Harriekin egindako lanetan, zizelak eta rotaflexa.

         Egurrezko estrukturak egiten ditu, komunikatzeko edo espresatzeko duen behar horretan izate estetikoak funtsezkoa delarik. Egurrean, forman eta batzuetan, kolorean oinarritutako estetika hain zuzen  ere.

         Eta, hauxe da Lesagibelen ibilbide xumea.

 

ERAKUSKETAK, LESAGIBELEN IBILBIDEA:               

 

* Bost urtez Artisau azoketan (Nafarroako artisau azoka ciudadelan, Hondarribia, Lesaka, Irun,
Errenteria, Getxo...).

- Giroa Galeria 1985 Irun

- San Nicolas Galeria 1985,1986 Hondarribia

- Ttopara Galeria 1983,1985 y 1988 Hondarribia

- Aritza Galeria 1986 Bilbo

- Makila Galeria 1986 Irun

-Arriola Kultur Aretoa 1990 Elorrio

*2013:

Elizondo  (Navarra). Arizkunenea. 

Zubieta  (Navarra) Estalpea.

Basauri (Bizkaia). K.K. Taberna Mayor.

    
* 2014:

Kultur Leioa (Bizkaia)

Palacio de Bertiz (Nafarroa)

Tolosa (Gipuzkoa)  Aranburu Jauregia (kolektiba)

Lesaka (Nafarroa) Harriondoa (kolektiba)

  *2015:

Torrene Aretoa (Bizkaia) Algorta

 Zizur mayor (Nafarroa)

  *2015:

Torrene Aretoa (Vizcaya) Algorta.   
Zizur mayor (Navarra)  
Harriondoa. Erakusketa kolektiboa. Lesaka

Bertiz Jauregia. Bertizarana.

Araba Aretoa. Vital Kutxa. Gasteiz

* 2016:

Palacio Condestable. Iruñea

*2017:

Arizkunenea. Elizondo

Irisarri Land. Kolektiboa. Igantzi

*2018:

Erakusketa kolektiboa Zizur Nagusian. "25 urtez kultura etxean"

Erakusketa kolektiboa  Sleedronen, Holandan

*2019:

Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean

Elizondo